XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ABUZTUAAbuztuak 2
PORTZIUNKULAKO AINGERUEN SANTA MARIAGure Aita Frantzisko santuak, Andre Mariari izan zion maitasun bereziak eraginda, ardura bizia erakutsiko du beti Aingeruen Andre Maria edo Portziunkula delako kaperatxoarentzat.
Hantxe izan zuen hasiera zoriontsua Anaia txikien Ordenak, hantxe prestatu zen klaratarren sorrera ere eta, azkenik, hantxe bukatu zuen, zorionez, berak mundu honetako egitekoa.
Diotenez, kapera honetantxe iritsi zuen gure Aita Frantzisko santuak induljentzia ospetsu hura ere, gero Aita Santuek baitetsi eta beste eliza askotara zabalduko zutena.
Hainbeste mesede eta hain handiak eskertu nahian, liturgi festa bat gaurko egunez ospatzeko baimena eman zitzaigun, kapera hura sagaratu zuteneko urtemuga baita.
Sarrera antifona Ikus Jdt 13, 23.25Jainko guztiz ahaltsuak bedeinkatu zaitu zu, Maria Birjina, lurreko emakume guztien artean; Jaunak ospetsu egin du gaur zure izena, eta zure goralpenak ez dira behin ere isilduko giza ahotan.
ospatzen dugunoi, Jauna,
emaguzu, haren otoitzez, zure graziaren betetik.
zure Semearen Ama goratzen dugula;
egizu, hartu-eman santu honen bidez,
gero eta gehiago aurrera dezagula zeruko bidean.